XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bueno, eraso, eraso? Ganbusiar bat, bere etxean bezala ibiltzen da lurralde hauetan.

Zaila da, beraz, ganbusiar bat harrapatzea.

- Eta zuek zer? Ez zarete ba Devandel koronelaren mutilak izango? Zerak, Hiletaren zintzurrean egon ohi diren horietakoak, bai ala? Egia al da? - Bai, egia da.

- Eta zuk guzti hori dakizula, nola ez diozu zure fusila berari eskaini? - Nola ba? Nere azalez indiarra dirudit.

Aski litzateke nere azala ikustea beste munduko pasaportea lortzeko.

Espiritu Nagusiaren ingurura bidaltzeko.

- Arrazoia duzu, bai. Eta orain, nora zoaz? - Indiarren matxinadatik ihes noa. Norabiderik gabe. Eta zuek, nora zoazte? - Kanpa aldera - erantzun zion Johnek - Salado lakutik ateratzen den korreo batekin elkartu nahi genuke. Gu ere iheslariak gara.

Ganbusiarrak irrifarre zital bat bota zion.

- Gudari iheslariak! Ez dut sinesten - esaten die.

- Beste eginkizunen batera joango zarete zuek, ez da?.